Urumea ibaiaren egoera aztertzen duen Bidur proiektua aurkeztu die Diputazioak Udal, enpresa eta erakundeei

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 1a, 01:00

Bidur proiektua, hau da, Bi­dasoa eta Urumea ibaietako ekosistemaren kalitatea hobe­tzeko proiektua, 2009an jarri zu­en martxan Gipuz­koako Dipu­ta­zioak, Nafa­rroa­ko Go­ber­­nua eta Pirineo Atlan­ti­koe­tako Kon­tsei­luare­kin batera, eta astelehenean proiektua aur­keztu zitzaien Urumea ibaia­ren inguruko Udal, en­pre­sa eta erakundeen ordezkariei. Carlos Orma­zabal, Gara­pen Iraunkorreko diputatuak eta Rafael Uriba­rren, Landa Ingurunearen Garapeneko di­pu­tatuak hartu zuten parte. Aurkezpen ekitaldian, Uru­mea ibaiko ekosistemaren egoera hobetzeko orain arte egin diren ekintzen berri eman zen eta baita egitekoak direnen berri ere. Esaterako, lurraza­leko eta lurpeko urak eskuratzea aztertzen ari dira eta uraren egungo erabilera eta funtzioa ere bai. Egindako ekintzen artean aipatu zituzten, izokiak kon­trolatzeko sistema jartzea Zi­kuñagako paper fabrikako pre­san, eta ibaian dauden oztopoen artetik, Mendaraz­ko presa botatzea, besteak bes­te.

Urte ona, 178 izokirekin
Izokiek Urumea ibaian egiten dituzten joan-etorriak kon­­trolatzeko balio du Ziku­ñagako guneak eta azaldu zutenez, aurtengoa urte ona izan da. Maiatzaren 6an ikusi zen lehenengo izokia itsasotik bueltan eta ordutik 178 kontatu dituzte; iaz 24 bakarrik kontatu zituzten. Pozte­ko datuak direla azaldu zu­ten, izokiak uraren kalitatearen erakusle baitira. 99 oztopo Urumean Bidur proiektuaren barruan, Urumea ibaian dauden oztopoen inbentarioa ere egin da. Guz­tira 99 oztopo daude, hau da, egun funtziorik ez duten pre­sa txikiak, errota zaharrak... Ibai guztian zehar dau­de banatuta. Horietatik 14 ar­datz nagusian daude; gainerakoak, ibaiaren adarretan. Añar­­be ibai­an, esaterako, Uru­mea­ko adar na­gusian, %96an eragiten dute oztopoek. Proiek­tuaren as­moa da oztopo edo presa txi­ki ho­riek botatzea eta arrainen, batez ere izokiaren, populazioa be­rreskuratzea. Ondoren, habitataren kalitatearen eboluzioa ere aztertuko dute.

2011ko azaroan, emaitzak
Proiektua datorren urtean bu­katuko dute eta azaroan mintegia antolatuko dute bildutako datuen berri emateko. Infor­ma­zioa zabaltzeko liburu bat eta DVDa ateratzea ere aurreikusten dituzte, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!