Xalaparta txapeldun, txapeldunen artean, Elkarte Arteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 30a, 01:00

Julio Gonzalezek eta Bixente Goikoetxeak irabazi zuten Hernaniko Elkarte Arteko Txapelketa, elkarte bakoitzeko txapeldunen artean jokatzen dena. Gonzalez eta Goikoetxea Xalapartako kideak dira, eta beraz, Xalaparta elkartea da, txapeldunen arteko txapelduna. Bi urtez jarraian irabazi du gainera Xalapartak, eta horregatik, arauak esaten duen bezala, Trofeo Berezia elkartean geratuko da, betirako. Bigarren Gure Txoko elkartea izan zen (Bengoetxea-Moises); hirugarren Karobi (Paco-Patxi); eta laugarren Txantxangorri (Jonkar-Joseba). Afaltzen eta saribanaketan, 70 lagun bildu ziren, Xalapartan bertan egin zen afarian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!