Zineforuma, Artisau Azoka eta Dantza Txapelketa, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 30a, 01:00

Abenduari ekiteko, kultur ekintzarik ez da faltako aste ho­netan. Nabarmentzeko, zineforuma, Pablo Lasa Artisau Azoka eta Her­naniko Gaz­teen Dantza Txa­pelketa izango dira. Zine­fo­ruma ostiralean izango da. Aben­duak 3, Ezin­duen Nazio­ar­­teko Eguna dela eta, Her­naniko Koxka elkarteak zineforuma antolatu du. El truco del manco pelikula emango dute, 19:00e­tan Bite­rin. Bertan, Be­goña del Teso zine kritiko ezagunak hartuko du parte. Ho­rrez gain, elkartetik jakinarazi dute, pelikula emanaldia gor eta itsuen­tzat egokitua izango dela.

Artisau Azoka eta Dantza Txapelketa, igandean

Igandean ere ez da aspertzeko aukerarik izango; izan ere, goiz eta arratsalde Pablo La­sa Artisau Azoka izango da XXXIgarren aldiz, Gabil­tza taldeak antolatuta. Eus­kal He­rri osotik etorritako ar­ti­sauen la­nak izango dira ikus­gai eta erosgai Atsegin­degin. Goizean 11:00etatik 14:00etara eta arra­tsaldean 17:00etatik 20:00etara.
Artisau Azokaz gain, Her­naniko Gazteen XVI. Dan­tza Txapelketa izango da, Kris­ki­tina dantza taldeak antolatuta. Eguerdiko 12:00e­­tan hasiko da Plaza Berrin.

Gabon ekintzak nagusi
Abenduan, urtero bezala, Ga­bonetako ekintzak izango dira nagusi; hala nola, kontzertuak, Santo Tomas Eguna, Olen­tze­roa, errondak... Dena dela, hi­le­ro bezala, literatur solasaldi­ez, musika emanaldiez, era­kus­ketez, zineaz... goza­tzeko aukera ere izango da.

ABENDUKO KULTUR AGENDA:
Hilak 1-20, Pintura erakusketa, Igone Agirre eta Mertxe Martinen eskutik. 18:00-20:00, Biterin.
Hilak 2, Zine kluba, An education. 21:30etan, Biterin.
Hilak 2 eta 3, Gazte Txokoa:
moldeatzeko figurak.
Hilak 3, Zineforuma, Koxka elkarteak antolatuta. El truco del manco Zannou-rena. Partehartzailea: Begoña del Teso. 19:00etan, Biterin.
Hilak 5, XXXI. Pablo Lasa Artisau Azoka: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Atsegindegin.
Hernaniko Gazteen XVI. Dantza Txapelketa, Kriskitina dantza taldeak antolatuta, 12:00etan, Plaza Berrin.
Hilak 9, Zine Kluba, Fisk tank, 21:30etan, Biterin.
Hilak 9 eta 10, Gazte Txokoa:
kandela tailerra.
Hilak 10, Hernani’n Musik: Golden Apple Quartet, 22:00etan, Biterin.
Hilak 11, Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berrin.
Hilak 14, Literatur solasaldiak: Non dago Stalin? Xabier Montoiarena. 19:30etan Liburutegian.
Hilak 15, Literatur solasaldiak: Tiempo de vida Marcos Giraltena. 19:30etan Liburutegian.
Hilak 15 eta 16, Gazte Txokoa: mosaiko tailerra.
Hilak 16, Zine kluba: Canino 21:30etan, Biterin.
Hilak 17, Hernani 2010 urtekariaren aurkezpena, 19:30etan, Udaletxean.
Kontzertua: Doinuzale musika eskolako ikasleak, 19:00etan, Milagrosan.
Hitzaldia: Gure tradiziozko jantziak nola atondu, Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatzak antolatuta. Ane Albisuk emango du, 19:00etan Biterin.
Hilak 18, Haurrentzako antzerkia: Hiru bi zast, egizu jolas, 11:00etan Biterin.
Gabonetako kontzertua: Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Banda, 19:45etan, Milagrosan.
Santo Tomas Eguna, San Joan Konpartsak antolatuta, 11:30etan Plaza Berrin. 18:30-20:00, Erromeria Patxi Perez taldearekin.
Hilak 19, Eguberriko txistu kontzertua: txistulari banda eta gitarrista, 13:00etan Milagrosan.
Gazte Txokoa: Akuariora irteera.
Hilak 20, Gabon kanten jaialdia: Herriko eta ikastoletako abesbatzak ariko dira Kantuz Abesbatzak antolatuta, 20:00etan, San Joan Bataiatzailean.
Hilak 21, Gazte Txokoa: Santo Tomas Eguna.
Hilak 22, Ipuin kontaketa: Oihana Etxegibel. 11:00etan (3-4 urte) eta 11:30etan (5-7 urte), Liburutegian.
Hilak 23, Gabon Kantak Kalez Kale: Musika Eskolako ikasleak, 17:00etan.
Hilak 24, Baserriz baserri olentzeroa: 15:00etan, Gudarien plazan.
Gabon kantak: Parrokiko abesbatza, 17:00etan, Agustindarren elizan.
Olentzero kaleetan barrena, Ttarla dantza taldearekin, 18:00etan, plazan.
Gabon Gaueko kale buelta, Kantuz Abesbatzarekin, 18:30etan, Milagrosan.
Gabon Gaueko erronda, Hernaniko Musika Bandarekin, 20:00etan Plazan.
Hilak 26, Eliz Musika kontzertua: 20:00etan, Milagrosan.
Hilak 31, Urtezaharreko erronda.
Ohi­tu­ra Zaharrak abesbatzarekin, 17:30etan.
Urtarrilak 1, Incansables txaranga: 01:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!