Atez Atekoa jarri zenetik, Udalak 130.000 euro jaso behar zituela dio H1!-ek eta irabaziak non diren galdetu du

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 30a, 01:00

hamaikabat alderdiak pren­tsa ohar bidez jakinarazi duenez, Hernaniko Udalak urtean 257.000 euro jaso behar ditu birziklatzeagatik, «hala aurkeztu zen Atez Atekoa jarri aurretik egin zen azterketa ekonomikoan», dio. «Eta sei hilabeteren ondoren, Uda­leko kontuhartzailearen txostenaren ara­bera, zentimo ba­kar bat ere ez da sartu», na­bar­­mendu du. Iñaki Arratibel alderdiko bozeramaileak ho­na­koa gaineratu du: «Sei hilabeteotan, 130.000 euro jaso behar zituen udalak, beraien datuen arabera. Ez da diru-sarrerarik izan eta okerrena da, ez dirudiela kobratuko du­­gunik. Ingurumen saileko arduradunek herritarrak zelatatzen pasa duten denboraren erdia diru-sarrerei eskaini izan baliete, agian ez ginen ho­rrela egongo». Azalpenak eman bitartean, galdetzen ja­rraituko dutela dio alderdiak: «Non dira Atez Atekoaren di­ru-sarrerak?».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!