Hernaniko Xake Txapelketako zazpigarren eta azken jardunaldia gaur jokatuko da, 16:00etan Zumitzan. Txapela irabazteko aukera gehiena Breogan Estevezek du. Lehenengoa doa 5,5 punturekin eta nahikoa du Jon Altunaren aurka irabaztea. Eneko Martiarena berriz, bigarrena da 5 punturekin eta txapeldun izateko, Jesus Navascuesen aurkako partida irabazita ere, Breoganen hutsegitearen zain egon beharko du. Txapeldun izateko aukerak dituen hirugarrena, Jon Altuna da, baina horrek Breoganen aurka irabazi beharko luke, eta Eneko Martiarenak galdu.
Txapeldun eta azpitxapeldunaz gain, beste hiru saritu
Ondoren, 18:30ak aldera, sari banaketa izango da. Sariak izango dira lehenengo bientzat, herriko lehenengoarentzat, federatu gabeko lehenengoarentzat, lehen gaztetxoarentzat eta lehen beteranoarentzat.
Gaurko partidak honakoak dira: Breogan/Jon Altuna; Martiarena/Navascues; Blanco/Erdozio; Romero/Ixidro; Elosegi/Ijurko; Andreas/Arrieta; Lizaso/JR Altuna; Goikoetxea/Gastesi; Arriaran/Coffie; Costes/Lujanbio; Sito/Bueno; eta Armendariz/Izaro.