Bisuteria ikastaroa eta gazteentzako Dantza Garaikidea, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 29a, 01:00

eskaintza berezi moduan bi ikastaro emango dituzte Biterin, abenduan eta datorren urtean. Bisuteria edo abalorio ikastaroa emango dute batetik, eta gazteentzako Dantza Garaikidea bestetik. Bisuteria ikastaroa 6 hilabetekoa da, urtarrilaren 13tik ekainaren 9ra, ostegunetan, 19:00etatik 20:00­etara. Apun­ta­tze­ko epea, aben­­duaren 9­tik 17ra. Pre­zioa: bertakoentzat 47 euro; kanpokoentzat 59. Dantza Garaikidea hiru egunetan emango dute: abenduak 27-28-29, 17:00etatik 18:00etara. Gazteentzat da eta dohanik. Abendutik aurrera apuntatu liteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!