Asier Larrañaga eta Eva Esnaola hernaniar azkarrenak, Donostiako Maratoian

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 29a, 01:00

Asier Larrañaga eta Eva Esnaola izan dira azkarrenak, hernaniarren artean, Donos­tia­ko Maratoian. 42 km-ak egiteko 2:34:07 be­har izan di­tu Larraña­gak, eta Eva Es­nao­lak berriz 3:09:08.

Mutiletan, Unai San­ta­ma­ria ere gertu ibili du Larra­ña­gak, 2:36:57; eta Eduardo Ga­lle­go ere ez zen urruti, 2:38:58. Sailkapen orokorrean, 23, 32, eta 44garren postuak lortu di­tuzte. Elijah Karanja keniarrak irabazi du proba, aurreikuspen guztien kontra, 2:13:29.

Nesketan, bigarren hernaniarra Ines Arreitunandia izan da, 3:45:45. Sailkapen orokorrean, neskarik azkarrenak etiopiarrak izan dira, Tirhas Enun eta Tigsti Gebreselassie, Hernanin oso ezagunak direnak, gainera, Angel Olaranek sortutako fundazioko kide baitira, Etiopia Utopia.

Hotz haundia egin du gaur Donostian ere, baina horrek ez ditu atzendu korrikalariak. 2.652 partehartzaile izan dira; hernaniarrak 27 behintzat bai. Beroan sartzeko korrikarik egin ezin zutenak ikusleak ziren, animatzera joan direnak, hutsik egin gabe. Herna­ni­tik ere inguratu dira batzuk; denek ere ondo merezia izango dute gaurko atsedena.     

Sergio Roman 3garren Azkoitiko 10 km-etan
Sergio Roman hernaniarrak bigarren postua lortu zuen larunbatean Azkoitiako Pro­ban. 10 km-ko proba zen eta 31:23 behar izan zituen hernaniarrak. Irabazleak: Yeray Varela (30:47) eta Maider Gaztañaga (36:11). 

Sailkapena:

1

Asier Larrañaga

2:34:07

23

2

Unai Santamaria

2:36:57

32

3

Eduardo Gallego

2:38:58

44

4

Harkaitz Fernandez

2:49:38

142

5

Sergio Uzkudun

2:51:11

164

6

Ibon Iriondo

2:54:25

206

7

Aitor Arluziaga

2:55:04

221

8

Mikel Lazkano

3:06:06

525

9

Lander Muñoa

3:06:21

528

10

Eva Esnaola

3:09:08

606

11

Iñigo Uzkudun

3:09:49

634

12

Oscar Vega

3:14:59

804

13

Mikel Aierdi

3:15:46

839

14

Martxel Rodrigo

3:15:57

844

15

Xabat Aizpiolea

3:17:03

875

16

Patxi Artola

3:21:23

1027

17

Garikoitz Rekondo

3:21:23

1028

18

Xabier Zaldua

3:21:48

1041

19

Frco. Javier Galan

3:26:32

1176

20

Iker Persona

3:28:02

1250

21

Joxe Mari Patxe

3:41:16

1675

22

Ines Arreitunandia

3:45:45

1794

23

Andoni Lete

3:47:41

1854

24

Iñaki Urretabizkaia

3:49:52

1900

25

Agustin Urretabizkaia

3:54:46

1996

26

Mikel Zaldua

4:15:42

2283

27

Jesus Maria Olano

4:44:05

2419

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!