Hamairu kantu herrikoi, Santa Zeziliari.

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 28a, 01:00

Musikarien egun haundia izaten da Santa Zezilia. Azaroaren 22a izaten da egun seinalatua, eta haren inguruan kontzertu asko antolatzen dira; azkena, bi abesbatzek kantatu dute Hernanin. Ostiralean Goiz Eguzki jubilatu etxeko abesbatzak kantatu zuen, eta atzo Kantuz abesbatzak. Ez zen abesbatza bakarrik izan ordea, bertan izan ziren Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, eta akordeoilariak ere, eta ohi bezala, Sandiusterri bete egin zuten. Musikariek lau obra jo zituzten hasieran, Kantuz abesbatzak 7 kanta kantatu, eta azken bi kantetan elkarrekin aritu ziren: Xalbadorren Eriotza eta Furra Furra. 13 kanta beraz, Santa Zezilia egunari, eta hernaniar guztiei eskainiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!