santa Zezilia Musikarien Zaindariaren omenez, kontzertua izango da gaur Sandiusterrin, Hernaniko azkenekoa. Hernaniko eta Inguruko txistulariek, Metal Boskoteak, Akordeoilariek eta Kantuz Abesbatzako kideek hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan hasiko den emanaldian. Aurreneko hiruek lau abesti interpretatuko dituzte elkarrekin, Goiburu, Pil Pil, Hiru Damatxo eta Corazon de oro. Ondoren, Kantuz Abesbatzaren txanda izango da. Zazpi abesti kantatuko dituzte, hala nola, Goizeko izarra, Pasaian xexenak, Adio ene lur, Caminito, Maitasun Atsekabea, Xauli Xauli eta La Adelita. Emanaldi amaierak xarma berezia izango du, guztiek batera bi abesti joko baitituzte: Xabier Leteren Xalbadorren Heriotza eta Oskorriren Furra furra abestia, Imanol Kamiok moldatua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!