Urteroko ganadu feria gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

Azaroko azken asteburua izaki, ganadu feria egingo dute gaur Goizuetan, eta Betizuak protagonismo bere­zia izango du. Azaro Kul­turala martxan da Goi­zuetan, eta gaurkoa da, batez ere bisitarientzat, egunik prezia­tuena.

Betizu, ardi, behor eta zaldiak, ferian
Ganaduko feriko protago­nista Betizua izango da gaurkoan, eta etorkizunean ere hala izango dela adierazi du an­tolakuntzak, egunari Betizu Eguna deitzeko asmoa azaldu baitute. Euskal He­rrian 700 Betizu-buru in­guru dau­de, eta horietatik ia herena, 200, Goizuetako sei es­plota­zioetan. 1975ean esa­terako, Nafarroako Go­ber­­nuak Beti­zuen arraza gar­bia manten­tzeko asmotan, bost Betizu ero­si zituen Goi­zuetako Mer­txenean base­rritik: zezen bat, bi behi eta txekor bat. Bost Be­tizuak Zarikiegiko mentietara bota zituzten, eta gaur egun, arraza hori kontsideratzen da  garbiena.
Gaurko ferian 15 Betizu inguru izango dira ikusgai, eta bestelako animaliarik ere ez da faltako: ardiak, be­ho­rrak, zal­diak eta abar. Horiez gain, ferian herriko produk­tuak ere salduko dituzte, hala nola, ba­razkiak, eztia, es­kulanak... Hala ere, eguneko bi ekitaldi na­gusiak beste bi izango dira. Aurten au­rren­eko aldiz, ne­kazal munduko ohitura za­harrak berreskura­tzeko asmo­tan, zoiean ariko dira; hau da, zoiari edo lurrari buelta ema­teko Goizuetan erabiltzen du­ten modua era­kutsiko dute. Beste ekitaldi nagusia baz­karia izango da, 500 lagunetik gora elkartuko dira.  
Eta sorpresa bat ere antolatu dute gaurko, feri hasierarako. Zer den jakiteko kuriositatea dutenek, goi­zeko 10:00etan hurbildu beharko dute, Goizuetara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!