Zuten guztia eskaini zieten hernaniarrei Alasdair Fraserrek eta Natalie Haasek

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 28a, 01:00

Hotzikara sentitu zuen Biterik, ikasleak tabladura igotzean, eta Mikel Laboa gogoratu zutenean.

espero bezain beroa izan zen osteguneko kontzertua. Alas­dair Fraserrek eta Natalie Haasek zirrara batean eduki zituzten Biterira inguratutako entzule guztiak. Hernanira egokitutako kontzertua; beren kanta ezagunenak, eta egu­ne­rako moldatutakoak... Trantze batean izan zen jendea. Biterik dar-dar egin zuen musika eskolako 15 ikaslek munduko musikari onentsuenekin jo zutenean. Laboari egindako oroitzak malkoak atera zituen. Nekez ahaztuko den espe­rientzia, inondik inora. Hernani’n Musik buka­tze­ko, azken kontzertua: Golden Apple Quartet, aben­dua­ren 10­ean, 22:00etan Bite­rin. Sarrerak salgai jarriko dira azaroaren 29an, 6,5 euroan. Erdiak goizez eta erdiak arra­tsal­dez. Gehie­nez 4 erosi litezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!