Plenoak salatu du, Marokok Saharan egindako erasoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

hernaniko Udal Plenoak aho batez onartu zituen oste­gunean, bi mozio. Bi mozio ho­riek bi tal­dek aurkeztu di­tuzte, eta Ma­ro­kok Sahara Mendebal­dean egin­dako erasoak gai­tzes­ten dituzte. Bat Gobernu Tal­deak aurkeztu zuen, eta bestea Euskal Fondoa eta Euskadiko Frente Polisa­rioak. Bi mozio horiek batean bil­tzea hobea zela adierazi zuen EAJk, Gobernu Taldeak eran­tzun zion, saiatu zirela, baina nahiko lan kon­plikatua zela hori. Adieraz­-­pe­n Instituzionalek gogor sala­tzen dituzte Marokoko ejerzitoak egindako erasoak, bereziki, Aaiu­nen azaroaren 8an egindakoak, 14 hildako utzi zi­tuztenak. Ho­rrez gain, elkar­ta­suna adierazi zie­ten, lurralde okupatuetan bizi diren saharaui guztiei.

Epaitegiaren sententzia, hondakin konpetentziei buruz
Hernaniko Udalak epaitegiaren sententzia bat jaso zuen aza­roa­ren 18an. Hiri hondakinen kon­pe­tentziei buruz ari da sen­ten­tzia, San Markori eta Udalari dagoz­ki­en egin beha­rrei buruz. Opo­si­zioak sen­tentzia horrek zer su­po­satuko duen galdetu zion Alka­tea­ri, os­te­­guneko Ple­noan. Beitia­la­rran­­goitiak adie­ra­zi zuen, txos­ten ju­ridikoa es­ka­tuko dutela, sen­tentziak ez omen duelako argi­tzen zer egin behar duen Udalak. San Markorekin ere harremanetan daudela adie­ra­zi zuen Alkateak, eta ahal be­zain laster adieraziko dutela zerbait.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!