Emakume taldea sortu da, helburu batekin: parte hartzea

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

orain dela bi astetik, mar­txan da atletismoko emakumezkoen taldea Hernanin. 30 urtetik go­rako dozena bat emakume bil­tzen dira astean hirutan ko­rrika entrenatzeko. Lasterke­tetan lehia­­­­kortasun haundia dagoela eta, horri aurre egin eta parte hartzea bultzatzeko sortu da taldea. «Azkenak izango ba­ga­ra ere, parte hartzea da ga­rran­tzitsuena, gainera, aurre­ne­koak izateko azkenek ere egon beharra daukate», diote taldekideek.

Emakume asko korrika
Azaldu dutenez, herrian emakume asko dira korrika dabil­tzanak, lilatoirako, esaterako, 20 bat bildu ziren autobus paradan. Baina aerobika, spinning... egiteko taldeak dauden bezala, korrika elkarrekin entrenatzeko ez zegoela talderik eta horregatik sortzea pen­tsatu zuten. Astean hirutan biltzen dira atletismo pista ondoan: astelehen eta asteazkenetan, 19:00e­tan, eta larunbatetan 08:45e­tan. Entrenatzailea eta guzti dute; Mi­guel Angel Garinek presta­tzen dizkie entrenamendu saio­ak, hain zuzen. Eta norbaitek las­terketaren batean parte har­tze­az gain, denbora ho­betu nahi­ko balu ere, aukera badu horretarako. Horrez gain, talde­txo solteak ere badirela azaldu dute. Batzuk astearte eta ostegunetan biltzen dira eta bes­te ba­tzuk goizetan. Horiei entrenamenduetan egindakoaren be­rri ematen diete. Hori horrela, ko­rri­ka egitea gustatzen zaienei azal­tzeko gonbitea luzatu diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!