Hernaniko bi talde nagusiak gaur

Kronika - Erredakzioa 2010eko azaroaren 27a

Erregional Ohorezko mailako taldeak etxean jokatuko du gaur. Berio izango du aurrez aurre. Hernani bigarren postuan dago, lehenengoarekin puntutan berdinduta eta lidertza berreskuratzeko aukera izango du gaur irabazita. Norgehiagoka 16:30etan hasiko da. Emakumezko Ligako taldeak berriz, Beasainen jokatuko du bertako taldearen aurka 18:30etan. Eta Liga Nazionaleko jubenilek bihar jokatuko dute Ariznabarra taldearen aurka. Gasteizen izango da 11:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!