Bi finalerdi eta mailari eustea jokoan, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

Asteburu honetan 8 partidu jokatuko dituzte Herna­niko pelotariek, Gipuzkoako Txapel­ke­taren barruan, eta horien artean, bi finalerdi eta mailari eustea daude jokoan. Alde batetik, kadete mailan, Alvarez eta Altunak finalerdietako joaneko partidua jokatuko dute Aurrera Saia­zen aurka. Partidu zaila espero dute. Gaur izango da 17:00etatik aurrera, Herna­nin. Bestetik, jubenil mailan, Urkizu eta Elorzak finalerdietako bueltako partidua jokatuko dute Gaztelekuren aur­ka. Joanekoan 22-16 irabazi zuten eta norgehiagoka parekatua espero da. Andoainen jokatuko dute gaur, 17:00e­tan. Eta seniorretan berriz, Ojuel eta Gorrotxategik mailaz ez jaisteko bueltako partidua jokatuko dute Behar Zanaren aurka. Joanekoan 22-6 irabazi zuten eta ez dute zailtasun haundirik espero datorren urtean ere Ohorezko mailan jokatzen jarraitzeko. Partidua bihar izango da Villabonan, 11:30etan. Eneko Aizpitarte Egiako Txapelketako finalean bihar Eneko Aizpitarte pelotari hernaniarrak Egiako Txapel­ke­tako finala jokatuko du bihar Xabier Urbieta asteasuarrarekin. Jua­ne­nea eta Rezusta izango dituzte aurkari. Nor­gehiagoka parekatua espero da. Finalera iristeko hiru partidu irabazi dituzte: Loidi-San­chez, Santxo-Jaka eta Oronoz-Irusta. Biharko finala Egian jokatuko da, 11:00etan. Gainerako 5 partiduak gaur Gipuzkoako Txapelketako bes­te bost partidu jokatuko dira gaur: eskuz banaka alebinetan, Manex Noble/Euskal Giroa, 17:00etan Hernanin eta Hon­da­rribi/Axel Alkorta, 16:00e­tan, Hondarribin; eskuz banaka in­fan­tiletan, Anti­gua/Ekaitz Cis­neros, 18:00e­tan Donostian; paleta jubeniletan, Sube­rri/Goi­­koe­txea-Hui­zi, 11:00e­tan Anoe­tan eta Intxu­rre/Pa­gola-Ugal­de, 16:30etan Alegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!