Kontzentrazioa gaur, Gudarien plazan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 26a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo dute gaur 20:00etan, Gudarien plazan, honako lemarekin: Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera. AAMtik jakinarazi dutenez, presoen kolektiboa urte osoko borrokaldia egiten ari da, oinarrizko eskubideak defendatzeko, eta beraien borroka ikusita, herritarrei eskatu nahi diete borroka horrekin bat egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!