Beroizek gorriak ikusi zituen atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 25a, 02:00

«Ondo buruz buruko parti­dua ikusi dugu!», zioen Iñaki Esnal pelotariak bukaeran. Eta arrazoi faltarik ez. Or­du­be­teko partidua, 282 pe­lo­takada, huts gutxi, egin­dako asko, emozioa... eta bi pe­lo­tariak hus­tuta. Fron­toia lepo, eta gi­roa... egun haun­die­ta­koa. Be­roizek ira­ba­zi zuen, 18-22, gorriak iku­sita. Men­di­zabal IIak eskutan izan zuen par­tidua, eta estu hartu zuen, oso estu, iazko txapelduna.

Ligila bu­katzeko partidu baten faltan, aurrera egiteko aukerarik ez du hernaniarrak. Azken partidua, Retegi Bi na­farraren kontra, bi aste barru. 

Lehen zatia gorri, 17-6 arte
Mendizabal IIak (gorriz jo­katu zuen) menderatu zuen lehen zatia. Joa eta errematea uztartu, eta Beroiz atzean izan zuen frontoian eta marka­gai­luan: 5-2, 9-3, 9-6, 17-6. 
Ordurako 182 pelotakada joak, eta bi pelotariak ne­ka­tuta; Mendizabal gehiago, jo­kuan; Beroiz nekatuago, itxu­­raz. Eta erremontada iri­tsi zen. 12 tanto jarraian egin, eta aurretik jarri zen nafarra, 17-18 (6 tanto sakez, 2 bipare­te­ko). Mendizabalek ez zuen par­ti­dua erregalatzeko, eta hil edo bizi jokatu zituen azken tantoak. Zortea ere alde ez, ordea. 18-18koak publikoa zutik jarri zuen.

18-18, partiduko tantua
Beroizen tanto ilada moztu beharra zeukan Mendizabal IIak. Eta hor iritsi zen tan­torik ederrena. Beroizek sa­kea bizi eta azpi-azpitik; Men­di­za­bal IIak aurrera bost pau­­so egin, eta sota­manoz 7ra. Na­fa­rrak eutsi, ahal be­zela. Kan­txa er­di­tik, ezker dotorez, berriz atze­ra; ekarri justu-justu. Atze­ra berriz, zabal­duz; es­ku­biz nekez arrima­tu... eta keinu eginda, dejada mate­ma­tikoa! Eta frontoia zuti­k, 3garren aldiz.
Aurretik izan ziren tanto ede­­rrak (10-6); ondoren ere bai gogorrak (18-22); orain, 18-18­koa izan zen parti­du­koa, emo­zioz, adorez, eta mailaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!