Bi urtetan 225.000 euro emango dizkie Hernaniko Udalak ONGei

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 01:00

Gobernu Batzordeak aho batez onartu zituen asteartean, Hernanik ONGei emango dizkien dirulaguntzak; bi urtetan: 2009-2010. Guztira 225.000 euro emango ditu Hernanik, 18 proiektutarako.

Hernaniko Udalak diruz laguntzen ditu urtero, zenbait proiektu, munduko herri behartsuetan egingo direnak. Garatzeko bidean dauden herriak dira denak, gehienak hegoameriketakoak. GKE edo ONGei emango zaie dirulaguntza, beraiek baitira proiektu horiek egiteko arduradunak. Aurkeztu diren proposamen guztietan, interesgarrienak aukeratu ditu Udalak. Guztira 18 proiektu dira, 2009 eta 2010ean egiteko. Guztira, Hernanik 225.000 euro emango ditu.

Eskolak, harrera zentruak, hezkuntza proiektuak,
ganadutegiak...

Ez dago eredu bakar bat, lagunduko dituzten proiektuen artean. Denetako proiektuak daude: Indian, behar gorrienean dauden emakumeentzat etxebizitza-zentru bat sortu du Calcuta Ondoan GKE-ONGak.
Guatemalan, babestu egin nahi dituzte bertako zenbait herritar, giza eskubideak aldarrikatzen egiten baitute lana, eta erasoak jasaten baitituzte; horiek ba­besteko proiektua Mugen Gainetik GKE-ONGak aurkeztu du.
Brasilen, lurrik gabekoen mugimenduak formazio politiko sakonago bat izateko proiektua aurkeztu du Mundubat Fundazioak.
Haur txikiei eskolak emateko  proiektua Honek GKEak aurkeztu du, Nikaraguarako.
Boliviako indigenek autonomia haundiagoa izan dezaten, ganadutegi txikiak sor­tzen lagunduko diete Tau­pa­dak GKEak.
Txilen, hurakana pasa zenean sekulako lana egin zuten irrati komunitarioek.  Irrati komunitario horiek berreraikitzeko proiektua
aurkeztu du Pausu Media GKEak.
Horiek lankidetza proiektuak dira. Badira, horrez gain, zenbait herrietako egoeraren berri emateko sentsibilizazio proiektuak: Tibeteko egoerari buruzkoak, Boliviako Tipni­seko egoerari buruzkoak, Guatemalan bizi duten egoera salatzeko proiektuak...  

Bederatzi herrialde
Guztira, 18 proiekturi emango zaie laguntza. Proiektu horiek bederatzi herrialdetan egingo dira. Gehienak Hegoameri­ka­ko herriak dira: Guatemala, El Salvador, Brasil, Nikaragua, Txile, Bolivia, Kolonbia. Bes­teak aldiz, Asiako herrialdeak dira: India eta Tibet.

PROIEKTUAK - 2009-2010

Sentsibilizazio proiektuak

  • Calcuta Ondoan
    Emakumeen giza eskubideak India 2.602,07 euro
  • Taupadak
    Tipnis - Apokalipsiaren aurka Bolivia - 1.200 euro
  • Phagma Drölma Arya Tara
    Tibet erbestean: herri baten duintasuna - Tibet - 1.285 euro
  • Mundubat Fundazioa
    Giza Eskubideak 3.599,33 euro
  • ONG Pausu Media
    Irrati komunitarioak - Txile - 1.400 euro
  • Mugen Gainetik
    Giza Eskubideak eta erasoak haien defendatzaileei - Guatemala 4.615,26 euro
  • 3.Adina 3.Mundurako
    Hernaniko bolondresak Guatemalan- 659 euro
  • Bakerako Lankidetza Batzarra
    Emakumeen egoera - El Salvador - 800 euro
  • Honek
    Hernanin egindako ekitaldiak - 2.609,45 euro
  • ELAN Euskadi
    Lekuz aldatzen ari diren emakumeen egoera - Kolonbia - 800 euro
Lankidetza Proiektuak
  • Calcuta Ondoan
    Emakumeentzako Zentroa - India - 45.198,54 euro
  • Mugen Gainetik
    Giza eskubideen defentsa babestea Guatemala - 37.699,91 euro
  • Bakerako Lankidetza Batzarra
    Bizi baldintzak hobetzea - El Salvador - 12.000 euro
  • 3.Adina 3.Mundurako
    Gazteek ikasten jarraitzea lagundu - Guatemala - 33.113 euro
  • Mundubat Fundazioa
    Gizarte Mugimenduan Politikak hobetu - Brasil - 20.090 euro
  • ONG Pausu Media
    Irrati komunitarioak berriz sortu - Txile - 5.000 euro
  • Honek
    Haur eskolak ematea - Nikaragua - 26.397,58 euro
  • Taupadak
    Indigenen autonomia indartzeko ganadutegia - Bolivia - 26.164,47 euro
GUZTIRA: 225.000 euro

Gobernu Batzordea asteartean

Galarretako obrak berehala martxan izan litezke

ONGei emango zaizkien dirulaguntzak onartu zituen astearteko Gobernu Batzordeak, baina horrez gain beste 10 puntu ere onartu ziren. Besteak beste, Orona, S.Coop enpresari baimena eman zitzaion, Galarreta frontoian aparkalekua eraikitzen hasteko. Galarretan egingo den Parke Teknologikoari lotuta dago obra hori. Parke Teknologikoa egiten denean, lekuz aldatuko da gaur egun hor dagoen aparkalekua, Galarreta frontoiarena. Frontoia bere horretan utziko dute, eta aparkalekua gainekaldean izango du. Lehendabizi egingo den obra hori da, hain zuzen, aparkalekua mugitzea. Epe mo­tzean hasi daitezke lanak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!