Errapia taldea, erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 01:00

bihar arte dago erakusketa Biterin. Errapia Arte Taldekoek jarri dute. 20 artista guztira; bakoitzak bere artelanak. Ez da erakusketa ohizkoa, batera ikusi daitezkeelako moeta guztietako artelanak: marrazki, argazki, eskultura, diseinu... denetatik dago.

Errapiako 18 artista, gehi 2
Aitor Ruiz de Eguinoren eskulturak; Nagore Legarreta eta Na­gore Lozaren argazkiak; Gorka Setienen Alo Alo lana, marrazkiak moldatuta egindakoa; Ainara Azpiazu Axpiren marrazki eta irudiak; Jon Za­baletaren pintura eta irudiak; Arkaitz Larrañagaren serigrafia lanak; Xabier Ormazabalek tela­­­rekin egindako lanak, Pupil bags marka pertsonal eta guzti; Kabukiren diseinu lanak (barbie-ak tendentzia jantzian); Patty Navals­en altzariak; Ziku Armenda­rizen pitxiak; Joxemi Erredon­dok egindako zeramikak; Inge­ren burni lanak; Pello Goelloren pinturak; Maider Ka­lonje eta Patxi Monrealen egur tailak; eta Iker Valleren pintura eta eskulturak. Gonbidatuta la­nak ekarri dituztenak: Pelexen egur lanak eta Oscar Galia­naren eskultura eta argazkiak.

Errapiako lokalean eginak
Errapiaren lokalean aritzen dira artista horietatik gehienak, eta han egindako lanak jarri dituzte erakusketan. Zortzi urte daramazki taldeak funtziona­tzen. Aurten, Errapia Festa zuten larunbatean, baina udaberrira atzeratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!