Kontzentrazioa eta zine emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 01:00

emakumeen aurkako biolentzia gaitzesteko eguna da gaur, nazioartean, eta Herna­nin bi ekitaldi antolatu dituzte, arratsalderako. Kontzentra­zioa izango da, 19:30etan Plaza Berrin, Berdintasun Kontsei­luak, Txoko Feministak eta Hernaniko Udalak deituta.

Pelikula botako dute, ja­rraian, Kontrakantxa Gazte­txean, 20:15etatik aurrera: En el tiempo de las mariposas pe­likula botako dute. Azaroaren 25 batean, Trujillo diktadorearen garaian, Errepu­blika Do­mi­ni­karrean, Mirabal ahizpak hil zituzten, eta horregatik da egun seinalatua azaroaren 25a, nazioartean. Pelikularen ondoren, txokolatada egingo dute. Bihar, gazteei aholkuak ema­teko zerbitzua eta zine foruma izango dira, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!