Kontrol sistema Kaxko osoan martxan, gaurtik.

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 01:00

Kotxeak eta ibilgailuak Kaxkora sartu ahal izateko, kontrol sistema jarri zuen Udalak orain dela urtebete, baina oso-osorik martxan gaurtik aurrera izango da, Zinkoeneatik Balantxarako sarrera falta baitzen jartzeko. Aldaketak izango dira gaurtik aurrera Atzieta kalean ere. Ordubeterako aparkatzen duenak, 20:00etatik aurrera irteera itxia aurkituko du, hemendik aurrera (lehen irekia izaten zen, eta jendeak ez zuen 20:00etarako kotxea ateratzen). Balantxako aldapa hasieran garajea duten gehienek eskatu dute txartela Udalean, baina oraindik badira batzuk eskaera egin ez dutenak. Horiek lehenbailehen joan behar dute Udalera: 09-00-13:00 edo 15:00-20:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!