Victor Goikoetxea pintoreak erakusketa inauguratuko du gaur, Donostiako Aquariumean. Santurtziko Dorre Etxea barrutik dekoratuko du Goikoetxeak, eta lan horren aurrerapen bat jarriko du Donostian. Inaugurazioa, arratsaldeko 19:00etan izango da, eta bertan izango dira Donostiako, Hernaniko eta Santurtziko udal ordezkariak, besteak beste. Irekia da joan nahi duenarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!