Korrika Laguntzaile izan nahi? 50 xentimo hilean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 24a, 01:00

AEK euskaltegiak datorren urtean egingo du Korrika, 17garrena, bi urtean behin egiten duena. Korrika egin ahal izateko, eta AEKko proiektua aurrera atera ahal izateko, laguntzaile beharra dauka AEKk, eta modu asko daude horretarako. Bi azpimarratu dituzte, Korrika aurreko garai honetan. Bat, Korrika Laguntzaile egitea: hilero 50 xentimo emanda, urtean 6 euro, bi urtean 12 euro. Eta bi, Korrikako materiala erostea: Hernanin, Larramendi 11, behea. Informazio gehiago: 943 55 78 01
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!