Ezkurrak eta Olazarrek 40-39 irabazi zieten atzo Urtasun eta San Migueli A taldeko hirugarren partidua, baina emaitza nahikoa ez, eta Binakako Txapelketatik kanpo geratu dira. Urtasunek eta San Miguelek berriz, finalerdietako pasea lortu dute. A taldeko aurrenekoak dira eta B taldeko bigarrenen aurka jokatuko dute. Larunbatean erabakiko da Zeberio II-Ion edo Uterga-Urrutia izango diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!