Ereñotzun hitzaldia dute gaur, udazkenean antolatzen dituzten ekitaldietan bat gehiago. Gai berezia dute gaurkoan: alimentazioa edo elikadurari buruz ariko dira. Garbiñe Aizpuruak azalduko du, zein den elikadura egokia, orekatua... osasungarria. 19:30etan izango da hitzaldia, Kultur Etxean. Udazken Kulturala bukatzeko azkenaurreko ekitaldia da gaurkoa. Azkena, abenduaren 10ean dute: bertso zaharrak izango dituzte: Pedro Mari Otaño bertsolariaren hainbat pasarte eta bertso, Amuriza eta Peñagarikanoren eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!