Santa Zeziliako kontzertuak ostiral eta larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 24a, 01:00

Santa Zezilia egunaren bueltan, Hernaniko abesbatzek bi kontzertu eskainiko dituzte. Ostiralean Goiz Eguzkiko abesbatzak kantatuko du, 19:00etan, Goiz Eguzkin bertan. Zazpi kanta kantatuko dituzte, Javier Zubimendiren zuzendaritzapean: Txakolin, Volare, Zorongo, Maitia Nun Zira, Un viejo amor, Puer natus, eta Signum.

Kantuz abesbatzak larunbatean kantatuko du, Sandiusterrin, 19:00etatik aurrera. Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea eta akordeoilariak ere izango dira kontzertuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!