marokok erasotu zuen joan den astean Saharako Aaiun kanpamendua. Eraso horrek argi gorriak piztu ditu Saharako auzia konpontzeko eskatzen ari diren talde guztien artean. Asko izan dira erasoa gaitzetsi dutenak, eta gogorarazi egin dute, Saharan bizi duten egoera, eta Marokoko Gobernuak (eta Espainiakoak) azaldu duen jarrera.
Zer gertatu da Saharan? Zer gertatzen ari da Saharako kanpamenduetan? Horri buruzko hitzaldia emango du gaur, Jalil Said sahararrak, Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Hernaniko Kooperazio taldeak antolatu du hitzaldia, Sahararen Aldeko Hernaniko Taldearekin batera. Izenburua: Sahara: zapaldutako herri baten garrasia.