«Nahi dugu, jendea jabetzea, zertara eta zergatik etortzen den mezetara»

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 24a, 01:00

Hezkuntza-Astearen barruan, Liturgia eta Kristologiari buruzko azalpenak emango dituzte gaur eta ostiralean Juan Jose Arregi eta Fernando Garcia Vianak. «Jakinmina duten kristauei eta izan nahi dutenei zuzendua da, hau da, desoxidatzeko gogoa dutenentzat», diote. 20:00etan Atetxikietan.

Juan Jose Arregi eta Fer­nando Garcia Vianak Litur­gia eta Kristologiari buruzko azalpenak emango dituzte as­­teaz­ken eta ostiralean. Orain dela 20 bat urtetik antolatzen den Hezkuntza-Astearen ba­rru­an izango da. Eurek azaldu bezala, jakinmina duten kristauei edo izan nahi dutenei zuzendua dago, «hau da, deso­xi­datzeko gogoa dutenei zuzendua, nolabait esateko». Helbu­rua da jendea kontzien­tzia­tzea. «Jakin dezatela nahi du­gu, zertara eta zergatik etor­tzen diren mezetara; zergatik ospatzen dituzten elizkizunak. Eta Jesus ezagutu dezatela, bera baita kristauen Fedearen zentrua».

Liturgia: Elizarenak diren ospakizun guztiak
Liturgiari buruz Arregi arituko da asteazkenean. Azal­dutakoaren arabera, Liturgia osatzen dute Elizarenak di­ren ospakizun guztiek, eta bera saiatzen da azalpen bat ematen ospakizun guzti horien inguruan. «Oinarriz­ko azalpenak dira».

Kristologian, Jesus ezagutzen
Ostiralean berriz, Kristo­lo­gia landuko du Garcia Via­nak. «Kristologian Jesusen irudia aurkeztea da bilatzen dena; Kristo azaltzeko modu bat. Jesus ezagutzea garran­tzitsua da, bera baita kristautasunaren Fedearen zentrua. Lantzen dugu nola bizi izan zen, zein bizimodu mota izan zuen, nola egin ziren ebanjelioak, ebanjelista ba­koitzak zer bilatzen zuen...».

Kristautasuna sortu zenetik XXI mende pasa direla kontuan dute eta azalpenak mende guzti hauetan izandako aldaketetara egokitzen aha­legintzen dira. «Kristau­ta­­suna eta Jesus ulertzeko mo­dua aldatu egin da eta gaur egungo kulturan nola ikusten den aztertzen dugu».  

Maiatzera arte, hilabetean behin
Hezkuntza-Astea urrian hasi zen eta maiatzera arte luzatuko da. Hilabeteko azken asteazken eta ostiralean emango dute Arre­gik eta Garcia Via­nak Litur­gia eta Kristologia; nahi duenak du hitzaldietara joateko aukera. 20:00etan, Ate­txi­kie­tan da hitzordua. Orain­goz 50 bat la­gun biltzen dituzte bien artean. Bertan, bi gaien inguruko materiala banatzen dute, hala nola, fotokopiak, norberak karpetatxo bat sor­tzeko moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!