Santa Zezilia kontzertua, jendez beteta, Musika Eskolaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 23a, 01:00

Guraso, lagun eta zaletu asko bildu ziren atzo Biterin, Udal Musika Eskolako musika ikasleak entzutera, Santa Zezilia eguneko kontzertuan. Musikarien zaindariaren omenez, kontzertu asko izaten dira azaroaren 22aren bueltan. Joan den asteburuan Udal Musika Bandak eman zuen kontzertua; datorren larunbatean, Kantuz abesbatzak kantatuko du 19:00etan Sandiusterrin, txistulari, metal boskotea eta akordeoilarien laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!