Finalerdiko pasea, 31 tantotan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 23a, 01:00

Bereak eta bi egin beharko ditu gaur Ezkurrak, buruz buruko txapeldun haundiak, Binakako Txapelketako finalerdian sartu nahi badu. Olazar eta biak (biak doneztebarrak), irabazi egin behar dute, eta kontrarioek ezin dizkiete 31 tanto egin. Eta ez dira edozein, kontrarioak. Urtasun eta San Miguel, hain zuzen, sekulako txapelketa egiten ari diren bi gazte, gaur, faborito aterako dira. Finaler­die­ta­ra sailkatu diren beste bi bikote hauek dira: Juaristi eta Li­za­so, eta Urriza eta Etxeberria III. Hirugarren bikotea gaur ezagutuko dugu, eta laugarrena aste honetan, Zeberio IIa eta Ion, edo Uterga eta Urrutia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!