Ahotsa, saxofoia eta elektronika; bertsoa, musika garaikidea eta hotsak; Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia. Ornitorrinkus izeneko disko-liburua kaleratu du hirukoteak, 2006an hasitako bideak emaitza hori eman du. Itxuraz, bata eta bestea urruti daude (saxo, bertso eta elektronika), eta elkartu egin dituzte, hizkuntza berri trinko bat sortzeko.
Definitzen erreza ez dena, sailkapen guztietatik kanpora geratzen dena... hori da Ornitorrinkoa. Sinbolo bezala erabili dute euren lanean, esperimentazioa helburu hartuta. Objetua Xabier Gantzarain eta Eneko aristik diseinatu dute. Jose Belmonte marrazkilariak soinu piezak irudi bihurtu ditu. Jakoba Errekondo, Joseba Sarrionandia, Xabier Erkizia eta Ixiar Rozasen testuak ere badira lan honetan, Lujanbiorenaz gain, noski.
Ostegunean, 19:00etan Donostian dute emanaldia, Artelekun. Abenduaren 28an, Hernanin izango da, Bertsolatan.
Doberan eta Kronikan salgai dago (Larramendi, 11), eta baita interneten ere, www.ornitorrinkus.org.