Gipuzkoako abeslari onena, Iosune Marin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 23a, 01:00

iosune Marin hernaniarrak irabazi du Gipuzkoako Euskal Kan­tu Txapelketa. Aurten 14­ga­rren edizioa zuen txapelketak, eta parte hartzaile ugari izan dira; bai bakarka, bai bi­na­ka, eta bai taldeka. Finalera 16 pa­sa dira; denetan onena, Ma­rin; 17 urteko hernaniarra. Ber­ak egindako kantuak txoratu zi­tuen igandean entzuleen be­larriak, eta epaimahaikoenak. Irla­ren aurrean, gertaera per­tso­nal bat kontatzen duen kantua, berak idatzi eta konposatua. Gitarra lagun zuela, ino­ren laguntzarik gabe aritu zen Marin. Beretzat txapela, eta CD bat grabatzeko aukera, bes­te sarituekin batera. Ma­ri­n­ek ez zuen espero sari hau, «oso jende ona iritsi zelako finalera. Txapelak poz haundia eman dit, eta indarra, neure kantuak egiten segitzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!