Asteburu bikaina Hernaniko pelotarientzat, jokatutako hamabi partiduetatik bederatzi irabazi dituzte, eta hiru galdu

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 22a, 01:00

Emaitza onak eskuratu dituzte Hernaniko pelotariek asteburuan. Hamabi partidu jokatu dituzte guztira, eta horietatik bederatzi irabazi dituzte. Garaipen inportanteena Leonet eta Elorzarena izan zen, joaneko finalerdietako partiduan 22-16 irabazi baitzuten Andoainen kontra. Kadeteetan, Altuna anaiek lortutako garaipena ere asteburuko garrantzitsuenetakoa izan zen, final laurdenetako partiduan 22-12 irabazi zuten Azkoitiaren kontra. Seniorretan, Ojuel eta Gorrotxategik eta Esnal eta San Sebastianek mailaz ez jaisteko partidua zuten, eta biek irabazi zuten. Ojuel eta Gorrotxategik 22-6 irabazi zuten Villabonaren kontra, eta Esnal eta San Sebastianek 22-9, Elgoibargo bikotearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!