Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du gaur, Udaleko arkupentan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

Inguratzen ari da Santa Zezilia eguna, eta Hernaniko Musika Bandak urteroko kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupetan, eguerdiko 13:00etan. Sei abesti interpretatuko dituzte. Lehendabiziko bi piezak Gloria al pueblo eta Alma de Dios izango dira, aurrenekoa pasodoblea, eta bigarrena zarzuelaren selekzioa; biak Musika Bandaren errepertorio klasikokoak dira. Hurrengo bi abestiak euskaldunak izango dira, Pozaldi pasakalea eta Garbiñe eta koikille fandango-arin arina. Bi abesti hauek Iñaki Eguren, Jon Sistiaga eta Aritz Ezeiza txistulariekin batera joko dituzte. Kontzertuko bosgarren abestia Star Wars pelikularen soinu banda izango da. Lau zati ezberdin ditu abestiak, eta bakoitza konpositore ezberdin batek moldatu du. Azken abestia The Blues Brothers talde ezagunaren pupurria izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!