Yone Boutiquek beste garaipen bat eskuratu zuen larunbatean Donibane Pariberri taldearen kontra, 3-2 irabazita. Partiduko aurreneko zatian baloiaren kontrola izan zuten hernaniarrek, eta Donibaneko taldeak bere atean sartu zuen aurreneko gola. Ondoren etorri zen hernaniarren bigarrena. Atsedenaldira iritsi aurretik, distantzia gutxitu zuen Donibanek, penaltiz 2 eta 1ekoa sartuta. Bigarren zatian Donibanekoak partiduari buelta ematen saiatu ziren, baina Yone Boutiquek 3-1ekoa sartu zuen. Partidua amaitzeko segundu gutxi geratzen zirenean sartu zuen Donibanek 3-2koa. Hernaniarren golak Aimar eta Josuk egin zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!