Iosune Marin hernaniarra finalean izango da gaur, berak sortutako abestiarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

GipUzkoako Euskal Kantu Txapelketako finala izango da gaur eta bertan hartuko du par­te Iosune Marin hernaniarrak. Irlaren aurrean, berak sortutako abestiarekin iritsi da finalera Marin. Azalduta­koaren arabera, «pop-rock estilokoa edo, no­la­bait esateko, Mikel Urdanga­rinen estilokoa da abestia». Finalean 16 partaide lehia­tu­ko dira txapela eskuratzeko eta erdiak sorkuntza lanak dira, Marinena bezala. Epai­mahaiak gehia­go baloratzen di­tu par­tai­­de­ek beraiek sortutako lanak iza­­tea eta alde ho­rretatik ira­baz­teko aukera gehia­go ikusten duen galdetuta, ezezkoa eran­tzun du gaz­te hernaniarrak: «mai­la haun­dia dago eta ezinezkoa iruditzen zait irabaztea». Marinek lehenengo aldiz hartu du parte txapelketa ba­tean eta kanporaketa saioan oso gustora aritu zela azaldu du. Gaurko saioan ere gustora aritzeko asmoa du. Donos­tiako Antzoki Zaharrean izan­go da, 18:00etan.

Musika Eskolatik bultzada

Iosune Marinek 17 urte ditu eta txapelketan parte hartzen duen lehenengo aldia bada ere, txikitatik dabil musikan sartuta. 5-6 urtetatik Hernaniko Musika Es­ko­lan dabil, egun, Joxan Goi­ko­e­txearekin, eta iaztik Donos­tia­ko kontserbatorioan ere bai. Be­rak egindako 6 abesti ditu eta az­­ken biekin aurkeztu zen txa­pel­ketara, Musika Eskolako Su­sik bultzatuta. Hernaniko talde ba­te­an ere ibili zen Marin, bai­na bera bakarrik, gitarra lagun due­­la, hobeto moldatzen dela aitor­tu du. Hernanitik, txapelketan par­­­­te hartu dute baita ere, Arantxa Airak eta Gobara taldeak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!