Euriak ez zuen atzoko festa zapuztu

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 22a, 01:00

Umeen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo Chillida-Lekun, kirola ardatz hartuta. Eguraldi txarrak asistentzia murriztu bazuen ere, euriari aurre egin eta museora hurbildu ziren guraso zein umeek ederki pasa zuten antolatutako ekintzekin. Txema Olazabal eta Juanma Garate kirolariak ere bertan izan ziren, gerturatutakoen gozamenerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!