kontzertuarekin, kantuan bukatu du Hernaniko Kronikak 10garren urteurreneko ospakizuna. Emanaldia atzo izan zen Milagrosan eta bertan, Ozenki, Kantuz eta Goiz Eguzki abesbatzek hartu zuten parte. Hamar abesti abestu zituzten; tartean, Ozenkik eta Kantuzek elkarrekin, arrauneko ACT ligako himnoa, Imanol Kamio ereñotzuarrak egina. Ondoren, afari-merienda ederra egin zuten abesbatzako eta Kronikako kideek AEKn.
Herriko elkarte eta taldeekin ospatutako urteurrena
Hernaniko Kronikak ekainaren 23an bete zituen 10 urte eta urte osoan zehar ekintza bat baino gehiago antolatu dira urteurrena ospatzeko. Guztiak Hernaniko elkarte eta talde ezberdinekin elkarlanean. Martxoan, esaterako, bertso-afaria eta Esne Beltza taldearen emanaldia izan ziren Larre-Gain sagardotegian. Ondoren, ekainan, jaialdi nagusia izan zen. Goizean, alde batetik, mendi irteera egin zen Mendiriz Mendik antolatuta eta bestetik, Hernaniko pelotarien pelota partiduak jokatu ziren. Horrez gain, umeentzako jokoak izan ziren Gazte Txokoaren eskutik eta Oi dek oi!, Ania eta Laiotzen kontzertuak. Kronikak, eta Dobera Euskara Elkarteak, eskerrak eman nahi dizkiete ekintza horiek antolatzen lagundu duten guztiei, eta baita 10 urte hauetan laguntza emandako guztiei ere.