Partida garrantzitsuak jokatuko dira gaur Zumitzan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

Hernaniko Xake Txapelketako azkenaurreko jardunaldia da gaurkoa, eta ezer erabaki gabe dago oraindik. Aurreneko postuan Breogan dijoa 4.5 punturekin, eta bigarren eta hirugarren postuan Martia­rena eta Blanco daude, 4 punturekin. Gaurko partidak arra­tsal­deko 16:00etan hasiko dira, eta ondorengoak izango dira: Breo­gan/Blanco, Ijurko/Martiarena, Jon Altuna/Romero, Navascues/Goikoetxea, Ixidro/Andreas, Erdozio/Arria­ran, Arrieta/Cortes, Lujanbio/Elosegi, Coffie/Lizaso, JR Altuna/Armendariz, Bueno/Gastesi, eta Izaro/ Sito.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!