Hernanik 1-0 irabazi, eta partidurik galdu gabe jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

asteburu gazi-gozoa izan da Hernaniko futbol talde nagusientzat. Emakumezkoen ligako taldeak Zubipen jokatu zuen, Zumaiakoren kontra, eta Yleniak penaltiz sartu zuen golari esker, 1-0 irabazi zuten. Gola lehenengo zatian sartu zuen; bigarren zatian Zu­maiako berdikenta lortzen saiatu zen, baina ez zituzten Her­naniko jokalariak gehiegi estutu. Txuri berdeek parti­durik gal­du gabe jarraitzen dute.

Erregionalek, galdu

Hernanik 2-0 galdu zuen Pa­saiaren zelaian, eta lidertzan jarraitzen duen arren, orain Pasaiarekin konpartitzen du ohorezko postua; biek 25 puntu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!