Argazki Lehiaketako sari banaketarekin bukatu zen ostiralean Mendizale Astea. Lau sari banatu zituzten, eta Albero Elosegi eta Jesus Mª Gomez epaimahai-kideek ondorengo hiru sariak eman zituzten: mendi eta paisaien argazki onena Aitor Olaetxearena izan zen, Hernani gai hartuta, onena, Xabier Iriartek egin zuen; eta bilduma onena Xabier Arnaizek. Azken sariko irabazlea, laugarrena, ikusleek aukeratu zuten aurrez sailkatutako hamabost argazkiren artean, eta irabazlea Maite Fiz izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!