Umeen Nazioarteko Egunean, kirol ekintzak protagonista gaur Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

Haurren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur  goizean zehar Chi­llida-Leku museoan, ki­ro­la ardatz hartuta. Festa so­li­darioa izango da eta ber­tan jasotako dirua os­pitale bat berritzeko era­biliko dute, Ekuado­rreko Fran­klin Tello ospitalea hain zuzen ere. Zuzen­daria Ma­nuel Armen­dariz da, eta la­guntza Sport Mundiren bitartez eman­go zaie.

Bisita gidatuak, txokolatada, bizikletan paseoa, skate erakustaldia...

Museoan gaur egingo diren ekitaldi nagusiak kirolarekin lotura zuzena dute. Festa eguna goizeko 10:30etan hasiko dute, Sport Mundiren inguruko informazioarekin. Ondo­ren, Tonbola solidarioan parte hartzeko aukera izan­go da; euro batengatik opari ezin hobeak esku­ratu ahal izango dira. Segidan, kirolaren txan­­da izango da. Txema Ola­zabal golfista honda­rri­­bitarra etorriko da Chi­llida-Lekura, golf erakus­taldia ematera. Skatea­rekin Slalom erakus­taldia ere izango da, Longboard modalitatean. Azken ho­ne­tan parte hartu nahi du­tenek skatea eraman deza­kete. Goizeko 11:00etan bi­sita gidatua egin deza­kete gerturatutakoek. Ondoren, kirolaren txanda izango da berriz ere. Etxetik bizikleta era­man, eta Juanma Garate txirrindulariarekin bizi­kle­­tan museotik barrena paseoa egiteko aukera izango da. Eta azkenik, eguerdiko 13:30etan Luis Chillida­rekin jasotako diruaren banaketa egin aurretik, txokolate goxoa jarriko dute gertura­tuen­tzat, Go­rrotxategik eskainia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!