pastilla munduko Guinness errekorra lortu duen behi erraldoiaren txuletak jateko aukera izango da gaurtik aurrera, Urnietako Elutxeta sagardotegian. Behia, Hernaniko Roke Haragiak enpresako nagusiak, Roke Urruzolak erosi zion Abadiñoko Mª Teresa Monasteriori, eta munduko errekorra lortuta, orain txuletak bere anaia Juanjo Urruzolaren sagardotegian daude jateko prest. Izugarriak direla aurreratu du Roke Urruzolak, 2kg ingurukoak. Berak probatu duen galdetuta, baiezkoa erantzun du eta sekulako haragia dela aitortu du: «eztizko haragia». Sagardotegia egunero dago irekia, astelehenetan izan ezik.
Urruzolak joan den astean lortu zuen Guinness errekorra Pastillarekin; 892kg pisatu zituen kanalean, orain arteko errekorra zuen behiak baino 21kg gehiago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!