Endika Zubeldiak eta Severino Vazquezek kultura eta musikaren alde egindako lana eskertu dituzte Udalak eta Bandak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

Udalak eta Musika Bandako kideek, Bandako bi kide omendu zituzten herenegun: Endika Zubeldia Iradi eta Severino Vazquez Iglesias, hain zu­zen. Zubeldia 25 urtez izan da Ban­dako ki­de­a, eta Vazquez 50 urtez. Idurre Lukas Kultura zinegotziak bi kide horien konpromisoa eta kultura eta musikaren alde egindako lana eskertu zituen. Musika Ban­dan jotzen ari diren gazteentzako eredu bat markatu dutela azpimarratu zuen. Lukasek eta Juan Arzallus Bandako lehendakariak banatu zizkieten plakak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!