Errepikatzeko moduko saioa

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

Asteartean Literatur Solasaldien barruan, saio berezia izan zen EIZIE euskal itzultzaileen elkarteak eta Hernaniko liburutegiak antolatuta. R. Carverren Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburua izan zuten hizketagai, eta ohiko solasaldiaz gain, musikaz gozatu eta Koro Navarro liburuaren itzultzailearekin hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Raquel Gon­zalez Liburutegiko arduradunaren esanetan, ohiko solaskideez gain, herritar gehiago ere hurbildu ziren, guztira 20 bat, eta parte hartzailea izan zen saioa. Beti posible ez den arren, tarteka halako saioak antolatzea merezi duela azaldu du eta errepikatzeko asmoa badutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!