Aurrera doa pixkanaka Azysa Binakako Txapelketa Nagusia, eta gaurkoan beste partidu bat jokatuko da Galarretan. Juaristi eta Lizasok jokatuko dute, Urtasun eta San Miguelen kontra. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Ostegunean jokatu zen final laurdenetako partiduan, Urriza eta Etxeberria IIIa erraz gailendu ziren, 40-31, Uterga eta Urrutiaren kontra. Garaipen honekin, hurrengo fasera, hau da, finalerdietara sailkatzeko txartela lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!