Hernanik 83-76 irabazi zuen Alde Zaharraren kontra, eta partidurik galdu gabe jarraitzen du etxean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 22a, 01:00

Ezin hobeto dabil Teklan Hernani saskibaloi taldea. Jokatutako partidu guztietatik bakarra galdu du, eta hura etxetik kanpo. Larunbatean Alde Zaharra taldea hartu zuen Kiroldegian, eta 83-76 irabaztea lortu zuten, luzapenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!