Egoitz Altuna eta Josu Altunak final laurdenetako partidua dute gaur, Azkoitiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 21a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu jokatuko dira gaur kiroldegian, goizeko 11:00etan hasita. Aurreneko biak paletakoak izango dira: batetik, Gorrotxategi eta Contrerasek Suberriren kontra jokatuko dute, eta bestetik, Pagola eta Ugaldek Zubietaren aurka. Hirugarren partidua izango da garrantzitsuena, bigarren mailako final laurdenetakoa baita. Eskuz, Altuna anaiak Azkotiaren kontra jokatuko dute
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!