Pelotarako behar den guztia eskuragarri interneten, eta laster, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

Pelotan ibilia da Koro Barrenetxea hernaniarra eta orduan eta orain, 15 urte be­randuago, pelotako materiala eskuratzeko aukera gu­txi dagoela ikusita, pelota den­da bat on line jartzea erabaki zuen, hau da, interneten. Pelotadenda.com helbidean pe­lotarako behar den guz­tia dago eskuragarri, mundu guz­tiarentzat: pelotak, pala eta paletak, erraketak, xistera eta xareak, zapatilak, arropa, kirol poltsak eta motxilak, osagaiak, garaikurrak eta txapelak... Urria­ren 4an jarri zuen denda on line Barrenetxeak. Mar­txoan berriz, euskarri fisikoa izango du dendak. Hernaniko Mi­txel Kirolak denda hartuko du eta bertan, pelotak ga­rran­tzi berezia izango du. Bitartean, Kardaberaz kaleko lokalean ikusi, probatu eta erosi daitezke aipatutako produktu horiek guztiak.

Eskaria Euskal Herritik, estatutik nahiz kanpotik

Barrenetxeak azaldutakoaren arabera, pelotadenda.com mar­txan jarri zuenean, eskaria Eus­kal Herritik, hegoalde nahiz iparraldetik, Errioxa­tik, Burgosetik, Madriletik, Bar­tze­­lo­natik edo Valentzia­tik izango zela pentsatzen zuen. «Hau da, berez pelota joka­tzen den le­kue­tatik». Eta eskema guztiak hautsita, lehenengo eskaria Galiziako O Po­rri­ño herritik etorri zi­tzaion. «Frontoirik ere ez zuten bertan, baina ondoko herri batera joaten dira joka­tzera eta esku pelotak lortzeko zailtasunak zituztela esan zidan bezeroak. Eta ez pelotak bakarrik, tako bezala, aulkien azpian jar­tzen diren pegatinak erabil­tzen omen zituzten!», dio Ba­rrenetxeak. Galiziatik ez ezik, Mala­ga­tik ere pelotaren bat eskatu dio­te, Argentinatik... «Ez du mu­­­­garik. Konturatu naiz euskal pelota oso zabaldua dagoela eta espero baino hu­tsune gehia­go dagoela materiala es­ku­ratzeko». Askok eskerrak eman dizkiela ere azaldu du, «bazela garaia halako zerbait jartzeko».

Helburu komertziala baino gehiago

Barrenetxeak azpimarratu due­nez, proiektuaren helburua ez da pelota arlo komer­tzia­letik bakarrik lantzea, euskal pe­lota bera ezagutzera emateko bidea ere izan nahi du. Izan ere, pelotari buruz asko dagoela ikasteko dio Ba­rrenetxeak. «Esa­te­ra­ko, eus­kal pelota ez da esku pelota ba­karrik. Moda­li­ta­te asko dau­de, hala nola, pa­le­ta goma, joko garbi, zesta pun­ta, laxoa, errebotea... Eta ez da Euskal Herrian edo esta­tu­an bakarrik jokatzen. Es­ta­tu mai­latik kan­po, Frantzian, He­go Amerike­tan, Mexikon, AEBe­­tan, Filipi­netan, Ku­ban, Txi­nan... joka­tzen da pelotan». Horrez gain, argi utzi du, pelota ez dela mu­tilen kirola bakarrik, leku askotan hala uste arren. «Ema­kume askok joka­tzen dute egun, Hernani adibideetako bat da, eta orain dela 60 urte eta gehiago ere joka­tzen zuten Madrilen esaterako, ra­ke­tista moduan». Pelotari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz, pelotadenda.com-en pelotarekin zerikusia duten loturak ikusi daitezke: pelotari buruzko notiziak, arauei buruzko informazioa, elkarteekin linkak... Eta informatzeaz gain, saritu ere egiten ditu bezeroak. Hi­lero zozketa bat egiten du eskaria egin dutenen artean. Den­da­ko detaileren bat izaten da opa­ri. Hilabete honetan, pala era­mateko poltsa banatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!