Doinu zeltak, munduko biolin eta txelo famatuenetatik Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

eskozian ikono bat da Alasdair Fraser, mundu mailan izen haundikoa. Euskal Herrian ezaguna da, batez ere Mikel Laboarekin zuen harreman musikaletik. Zei­nek ez du gogoan, Laboaren Txoriak Txori, zuzenean jo zutenekoa? YouTuben dago, Iruñeako Ga­yarre antzokian egindako ber­tsioa, Mikel La­boa eta Fra­serrek egina (Skye­dance tal­deak lagunduta - www.youtube.­com/­watch­?­v­=6O3HTqa­7l3A). Fraserrek errepertorioan sartua dauka, ordutik, bertsio hura, eta ostegunean Biterin joko du. Euskal musika ezagutzen du Fraserrek (Oreka TX, Ke­pa Junkera, Joxan Goikoe­txea...), eta euskal izeneko bi kantu ere baditu (Donostia eta Txakoli). Baina horren gainetik, bere biolina ezaguna da mundu guztian. Ezin konta ahala lan egin ditu, beste musikariekin, taldeekin... eta noski, bere diskoak ere baditu. Azken hiru diskoak Na­talie Haas txelojolearekin egin ditu 2004tik. In the Mo­ment lana eka­­rriko dute ostegunean Her­­­­na­nira; biolina eta txeloa, elkarlanean.
‘In the Moment’, zuzenean jotzeko sortua
 Musika lan batzuk izaten dira zuzenean entzun beharrekoak. Horietako bat da In the Mo­ment. Fraserren biolina eta Haasen txeloa bikote perfektu bihurtu da. Txeloak erritmoa ematen dio biolinari; biolinak melodia, txeloari. Eskoziako herri musika, bizi-bizirik, ener­giaz beteta, aspaldi ez bezala.
Txeloa askatu, orkestako instrumentu izatetik
Natalie Haasek ez du Alasdair Fraserren izenik, baina sekulako lana egiten ari da, Fra­se­rrekin batera, txeloari leku bat emateko, herri musikaren ba­rruan. Orkestako instrumentu izan dena, askatu egin du Haasek, nolabait esateko, eta Eskoziako musikan beti izan duen lekua eman dio. «Txeloa beti izan da eskoziar herri-musikaren bihotz erritmikoa» aitortzen dio, Alasdair Fra­serrek. «Txeloa orkestaren baitan izan ohi duen loturatik askatu nahi izan dugu, haren erritmoa aske izan dadin, adierazgarri izateko, biolinaren melodiarekin batera».
Lau kontzertu, lau egunetan
Begi bistakoa da ze arrakasta izan duen In the Moment lanak, bikote honen kontzertu egutegiari begiratuta. Astear­tetik ostiralera, lau kontzertu dituzte, Galizian eta Euskal Herri­an: Vigon, A Coruñan, Herna­nin eta Leioan.

Hernaniko
15 musika ikasle, 
ostegunean Biterin

Osteguneko kontzertuan, Hernaniko musikariek ere izango dute partea. Musika eskolako biolin eta txelo ikasleek kolaborazio bat egingo dute. Eta euskal biolinjole ezagun batzuk ere izango dira: Juan Arriola, Arkaitz Miner...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!